Zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko deialdiak argitaratu dira

2019 Iraila 12
Zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko deialdiak argitaratu dira

Gaur argitaratu dira probetarako deia egiten duten ebazpenak.


Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu horren xedea honako hau da: zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko.

Dekretuaren 4. artikuluan adierazitakoaren arabera, une bakoitzean hizkuntza-politikan eskuduna den organoak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) probetarako deialdia elkarlanean egin behar dute.

Hori horrela, gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duten 3 ebazpen:

Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 13tik 26ra bitartean.

Probak

Deialdietan zehazten den bezala, itzultzaile lanetarako habilitazioa lortzeko honako proba hauek gainditu behar dira:

1.- Zuzenbidea: erantzun anitzeko 50 galderak osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona.

2.- Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.

3.- Itzulpena:

  1. Beste hizkuntzetatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.
  2. Euskaratik beste hizkuntzetara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.

Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan, berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.

4.- Interpretazioa: gehienez ere hamabost minutuko mintzaldi bi interpretatzea, beste hizkuntzetatik euskarara eta euskaratik beste hizkuntzetara. Aldibereko proba hau interpretazio-kabinan egingo da eta grabatu egingo da.

Informazioa, hemen.