«Unibertsitateko zuzenketak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2013 Iraila 2
«Unibertsitateko zuzenketak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Unibertsitateko zuzenketak» ikastaroa antolatu du elkarteak, 2013ko irailaren 18an, 19an eta 20an, Gasteizen, Iñigo Roque, Ander Altuna eta Juan Garzia irakasleekin. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen .

Norentzat: Askotarikoak izan daitezke hartzaileak: lan nagusia edo parte bat testuak zuzentzea dutenak, inoizka horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor (irakasleak, ikertzaileak, idazleak…). Bakoitzak bere neurriko ondorioak aterako ditu lantegitik.

Ikastaroaren helburuak: Unibertsitateko testuen kalitateaz gogoeta egitea, adibide errealen gainean. Bertatik bertara jasotzea zuzentzaile oso aritu batzuen esperientzia eta ezagutzen berri. Nork bere ariketa egitea eta gainerako kideekin nahiz irakasleekin alderatzea. Zuzenketen kasuistika zabal samar bat osatzea.