Itzulpen tresna berriak: trepetak ala kultur iraultza?
Frantziako Kulturaren eta Komunikazioaren Ministerioak antolatutako mintzaldia, Expolangues 2007 erakusketaren barne, 2007ko urtarrilaren 25ean, Paris Expo, Porte de Versailles, Hall 5.1
Dokumentu bat zein hizkuntzatan dagoen idatzita antzematea hizkuntzak ezagutzeko programen bitartez, testu baten zentzuaz oro har jabetzea itzulpen automatikoko tresna bat erabilita, hitz baten itzulpena aurkitu hiztegi elebidun edo eleaniztun elektronikoen laguntzaz, eragiketa gero eta arruntagoak bilakatu zaizkigu gure lanbidean, baita gure bizitzan ere.
Zernahi gisaz dela ere, nolakoak izango ote dira tresna horiek etorkizunean? Tresna informatiko baten esku utzi ahal izango ote dugu katalanez idatzitako eleberri bat japonierara itzultzeko lana? Entzun ahal izango ote ditugu zuzenean telebistako albisteak guk nahi dugun hizkuntzan? Euskaraz hitz egiterik izango ote dugu, telefonoaz bestaldean den atzerritarrak uler dezan gure hitzak aldi berean automatikoki itzulita? Oraingoz fikzioa diruditen gauzak agian bihar benetako egiak izan daitezke.
Itzulpen tresna berrien garapenak, alabaina, estrategia elkartu bati ihes egin dio orain arte, nahiz bide bateratuagoa hartuta errazkiago erantzungo liokeen Frantziaren beharrei, baita herritarren itxaropenei ere. Adimen ekonomikoa, zaintza teknologikoa, eragimen estrategia, hizkuntza aniztasuna: horra zenbat arrazoi duen Frantziak itzulpen politika benetako bat aintzat hartzeko.
Gai horiez mintzatzeko, mahai ingurua izanen da Expolangues 2007 erakusketaren barne, Xavier North, frantsesaren eta Frantziako hizkuntzen ordezkari nagusiak zuzenduta.