'Shakespeare bertsolari': Itzultzailearen sukaldea (II)
Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan, EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduera antolatu dute urriaren 30erako, Donostiako Lugaritz kultur etxean , arratsaldeko 18:00etan.
Saioaren helburua bertsolaritzaren mundua Shakespeareren obrara gerturatzea da, eta, horretarako, Uda-gau bateko ametsa obrako hainbat pasarte hartuko dira oinarritzat. Izan ere, A Midsummer Night's Dream obra bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dago, eta testua euskarara ekartzean nahitaez hartu behar da kontuan ezaugarri hori.
Solasaldiak bertso-saio baten egitura izango du, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia obraren itzultzailea, Jon Martin bertsolaria eta idazlea eta Miren Ibarluzea bertsolaria eta itzultzailea izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.
Gainera, saioan landuko diren pasarteak EIZIEren webgunean jarririk daude (Bingen Ametzagaren euskarazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoekin batera), nahi duenak aukera izan dezan pasarteok bertsotan ematen saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko.
Anima zaitezte, eta etorri sukaldean parte hartzera!