Mikel Garmendia izango da EIZIEren lehendakari
EIZIEk joan den apirilaren 25ean egin zuen urteko batzar nagusia, Azkainen. Aurtengo lan egitaraua eta aurrekontua onartzearekin batera, zuzendaritza berritu du. Besteak beste, Mikel Garmendia izango da datozen bi urteetan lehendakari.
Azkaineko Axafla Baita hotelean bildu zen goizez EIZIEko hainbat bazkide. Aztergaien zerrendaren barruan ziren 2014ko jardueren eta diru kontuen txostena, 2015eko lan programa eta aurrekontuak, eta zuzendaritza taldea berritzea.
Zuzendaritza talde berria hauxe izango da datozen bi urteetarako:
Mikel Garmendia, lehendakari
Aintzane Atela, lehendakariorde
Paskual Rekalde, idazkari nagusi
Eli Manterola, diruzain
Garazi Arrula, kide
Ane Lopez, kide
Amaia Apalauza, kide
Amaia Donés, kide