'Itzultzaile Berriak' proiektuko itzultzaileak aukeratu dituzte DSS2016EUk, Etxeparek eta EIZIEk
DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile Berriak proiektua jarri dute abian, nazioarteko literatur itzultzaileak aukeratu eta euskarazko sorkuntza-lanak Europan barrena zabaltzeko xedearekin. Horretarako, nazioarteko itzultzaileei zuzendutako deialdia ireki zuten pasa den apirilean eta jasotako 30 hautagaietatik zortzi aukeratu dituzte. Egonaldi luzea egingo duten itzultzaileak: Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia). Egonaldi laburra egingo dutenak: Merilin Kotta (Estonia), Karina Mishchenkova (Errusia), Lenka Niznanska (Txekiar Errepublika) eta Matylda Figlerowicz (Polonia).
Bi motako egonaldiak egingo dituzte aukeratutako zortzi itzultzaileek; lauk sei hilabeteko egonaldi luzea egingo dute eta gainerako laurek, berriz, hilabeteko egonaldia, azken horien euskararekiko ezagutza kontuan hartuta.
Itzultzaile Berriak proiektuak, bigarren fase batean, tailer bat ere izango du zortzi itzultzaile horiekin, Tabakaleran, 2016ko udazkenean. EIZIEk antolatuko duen tailer horretan nazioarteko itzultzaileek euskal idazle bana izango dute bikotekide. Tokiko idazleen papera kanpoko itzultzaileei harrera egitea eta euren arteko sareak sortzea izango da.
Ikus albiste osoa hemen.