Etxepare Institutua. Euskal literatura nazioartean sustatzeko laguntzak

Euskal literaturaren itzulpena eta nazioarteko zirkulazioa sustatzeko helburuz hainbat laguntza-lerro plazaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak.
Laguntza hauekin euskal literaturaren nazioartekotze-prozesuaren fase guztietan eragin nahi du Etxeparek, eta eragileei (idazle, itzultzaile, editore, argitaletxe) prozesu osoan zehar lagundu, kanpoko argitaletxeen interesa pizteko lehen laginetik hasita, obra horien nazioarteko hedapenera arte.
Deialdi espezifiko bat zabaldu dute aurten Ça colle au Basque ekimenaren baitan, lurralde frankofonoetan euskaraz idatzitako lanen frantseserako itzulpena, argitalpena eta zabalkundea sustatzeko. Hiru urtez egingo da, eta lehen edizioaren epea abuztuaren 15era arte egongo da zabalik.
- AT! Itzulpena: literatura laginak
Lerro hau euskaraz idatzitako lanen pasarte edo laginen ingelesezko edo frantsesezko itzulpenak egiteko da. Zabalik egongo da zuzkidura agortu arte.
Deialdi honek euskal literatura lan osoen itzulpena eta argitalpena du ardatz. Epea: 2025-06-05.
Deialdi honen bidez, egile, itzultzaile eta argitaletxeek laguntza jaso dezakete atzerriko azoketan, jaialdietan eta bestelako sustapen ekitaldietan parte hartzeko mugikortasunean.