Itzulpengintza hedabideetan 2017, atzera begirakoa
Joan da 2017a, eta, EIZIEk 30 urte bete dituen honetan, han eta hemen entzun da itzultzaile-zuzentzaile-interpreteon ahotsa. Autoitzulpena, interpretazioa, euskarara itzultzearen garrantzia, itzulpen automatikoa, itzultzaileon lan-baldintzak... Beste urte batzuetan bezala, aurten ere, gure jardunarekin zerikusia duen gai ugari agertu da komunikabideetan.
Ez genituen jasoko esteka interesgarri guzti-guztiak, baina asko bai, eta eskura dituzu Itzulpengintza ikusgai atalean . 9 bideo, 5 audio eta 36 artikulu. Ez da uzta makala, ezta?