"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroaren kronika

2012 Urria 29
"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroaren kronika

Urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu zuen. Eskolak EHUn izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea. Mikel Igartua ikasleak ikastaroaren kronika idatzi zuen Itzulinguruka bere blogean. Kronika hori bera argitaratu dugu EIZIEren webgunean: Aldibereko interpretazio praktikak ikastaroaren kronika .