Itzultzaile Etxe berri bat zabaldu dute Suitzan

2005 Ekaina 28
Itzultzaile Etxe berri bat zabaldu dute Suitzan

Looren Itzultzaile Etxeak , Suitzako lehenak, 2005eko irailaren 3an zabalduko ditu ateak.

Interneterako lotura duten hamar gela ditu, denek erabiltzeko sukaldea, egongela eta liburutegia.

Aste batzuetarako egonaldia prestatu nahi izanez gero, eskariak aurkezteko epea zabaldu dute dagoeneko. Horretarako, gutxienez literatur itzulpen bat argitaratua behar du izan itzultzaileak, edota itzulpen kontratu bat sinatua. Asteko 15€ ordaindu behar dira (horrek ez ditu barne hartzen arropa garbiketa eta janaria).

Informazio gehiago eta eskabide orriak webgunean daude, eta info@looren.net helbidea da haiekin harremanetan jartzeko helbidea.

Bestalde, itzultzaileentzako egonaldiez gain, hitzaldiak eta topaketak antolatzeko asmotan dira, eta horretarako gonbidatuko dituzten adituez gain, literatur itzulpengintzari buruzko interesa duen edonork har dezake parte.