Poesia azpititulatzeko tailerra Literaturian: plazer betea zilegi balitz
2016
Ekaina
1
Joan den maiatzaren 21ean, Poesia azpititulatzeko tailerra egin genuen Literaturian.
Zortzi lagunek jardun zuten, Zarauzko Udaletxean, Garazi Arrula eta Bego Montorio antolatzaileekin. Bideoak azpititulatzeaz gain, jardun horretan gertatzen diren arazoak ere izan zituzten hizpide.
EIZIEren webgunean idatzi dute Arrulak eta Montoriok egun hartako berri. Une honetan ez daude bideoak ikusgai, baina prest izan orduko jakinaraziko dugu.