Zientzia eta teknikarako euskara ikastaroa. Zenbait hizkuntza-baliabide

2004 Ekaina 14
Zientzia eta teknikarako euskara ikastaroa. Zenbait hizkuntza-baliabide

Antolatzailea: Udako Euskal Unibertsitatea Noiz: 2004ko uztailaren 5etik 9ra Non: Biarritzen Prezioa: 120 € Ordu kopurua: 22 ordu Zientzian eta teknikan erabiltzen den euskara lantzea da helburua eta DBH, batxilergo eta unibertsitateko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.

Zientzia eta teknikan erabiltzen den euskararen ezaugarrien azterketa teoriko-praktikoa egingo da ikastaro honetan.

Landuko diren gaiak honako hauek dira: lexiko sorkuntzarako bideak, unitate lexikal konplexuak, magnitude fisikoen unitateak, oinarrizko eragiketa matematikoak, adierazpide fisiko-matematikoen irakurbidea, ikur eta zeinu matematikoen izendegia, geometriaren arloko lexikoa, kimikaren arloko hizkuntza.

Informazio gehiago: UEUren webgunean.