'Erraiak besteratzen' argitalpena sarean
2014ko udazkenean egin genuen Idazlea itzultzaileen lantegian jardueraren hamaikagarren ekitaldia. Aurreko edizioen moduan, EIZIEk antolatu zuen ekimena, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Danele Sarriugarte Mochalesen Erraiak liburuaren lehen atala izan zuten parte hartzaileek itzulgai, eta, idazlearekin batera, honako itzultzaile hauek jardun zuten Elizabete Manterolak koordinaturiko lantegian: Edurne Alegria Aierdi, frantseserako itzultzailea; Miren Iriarte Oyaga, gaztelaniarako itzultzailea, eta Esti Lizaso Lopetegi, katalanerako itzultzailea. Lantegi hartako itzulpen-prozesuaren laburpena eta itzulpenak bildu ditugu argitalpen eleaniztun honetan .