'Autoitzulpena eremu diglosikoetan' jardunaldia, Letren Fakultatean
Autoitzulpenari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, abenduak 14, EHUko Letren Fakultatean, TRALIMA/ITZULIK ikerketa taldeak antolaturik: «Autoitzulpena eremu diglosikoetan».
Idazleak, itzultzaileak eta ikertzaileak bilduko dira, zenbait hitzalditan eta mahai-inguru batean jarduera horren gainean hitz egiteko.
Gradu Aretoan izango da jardunaldia, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:30era.
Parte hartzaileak:
-Xosé Manuel Dasilva
-Josep Miquel Ramis
-Garazi Arrula Ruiz
-Itxaro Borda
-Miren Agur Meabe
-Iban Zaldua
-Bego Montorio
-Bernardo Atxaga
-Asun Garikano