Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa
2014
Maiatza
28
![Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa](https://eizie.eus/eu/albisteak/1401268354/@@images/5ac647b3-b1ce-4e99-b11e-44bc3c97b8d5.jpeg)
Gaur zabaldu dugu Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa, eta prest dugu itzulgaien zerrenda. Hemen daude lehiaketaren oinarriak . Itzulpen-proiektuak aurkezteko epea: 2014ko uztailak 7.
Jatorrizko testuetako batzuk sarean dira (zerrendan dira loturak). Gainerakoekin laguntza behar izanez gero, jo bulegora: info [abildua] eizie.org edo 943 277 111.