Doris Lessing eta Didier van Cauwelaert iruzkinen atalean

2008 Abendua 30
Doris Lessing eta Didier van Cauwelaert iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu: Karlos del Olmoren iruzkina: Doris Lessing-en Belarra kantari Itzultzailea: Koro Navarro Mikel Garmendiaren iruzkina: Didier van Cauwelaert-en Hada baten heziketa Itzultzailea: Josu Zabaleta

Literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma > Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.