Laurie Halse Anderson idazlearen 'Utzi kontatzen' liburua aurkeztuko da azaroaren 17an
I. Minaberri bekaren lehen itzulpena da, Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak euskaratua eta Txalapartak argitaratua. Karrikiri elkartean egingo da aurkezpena, arratseko 19:30ean.
Itzultzaile hasiberriei begira sortu zen Minaberri itzulpen-beka, eta Ainhoa Mendiluzek lortu zuen iazkoa. Itzulpen-prozesuan, Aiora Jaka itzultzailearen laguntza izan du bekaren hartzaileak, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratu du Laurie Halse Andersonen Utzi kontatzen (Speak).
«35 hizkuntzatara itzulia, 3,5 milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan eleberri honek. Orain euskaraz goza dezakegu. Bortxaketa, bazterketa eta gazteen kezketako batzuk ezagutzeko ezin hobea».
Iaz jarri zuen martxan EIZIE elkarteak Minaberri itzulpen-beka, Iruñeko Udalarekin eta Txalaparta argitaletxearekin lankidetzan, urtero gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko, mentoretza baten bitartez (mentoretzak Cedroren laguntza jaso du).
Aurkezpena
- Noiz: 2025eko urriaren 17an, 19:30ean.
- Non: Karrikiri elkartean (Iruñea)
- Parte-hartzaileak: Ainhoa Mendiluze (itzultzailea), Maider Beloki (Iruñeko Udala), Fernando Rey (EIZIE) eta Iñigo Satrustegi (Txalaparta)


