2022
«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra
Fernando Rey eta Patxi Zubizarreta
LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu dira Rey eta Zubizarreta, itzulpenaz gogoetatxo bat egin eta hizkuntzekin jolas egiteko, horixe baitu helburu «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» egitasmoak.
- 2022ko azaroa
- Lekuona Fabrika (Errenteria)
- 2022ko azaroaren 16an
- 18:00 - 19:30
- Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan
«Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia
Aiora Jaka, Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta
Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenari buruzko solasaldi bat antolatu du EIZIEk: «Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea».
Euskaraz sortutako originalez gain, argi dago irakurle gazteak erakarri beharra daukagula, mundu berrietara zabaldu. Printze Txikia edo Harry Potter bezalako lanak euskaratuak ditugu, baina ordua da galdera egiteko: zer itzuli hemendik aurrera?, nola itzuli?…
«Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia
Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran (ESHIE-ZHIE).
Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu du EIZIEk.
- 2022ko irailaren 29an
- 18:00 - 19:30
- Kutxa Kultur Plazan, Tabakalera (Donostia)
- Streaming bidez ere bai. Ikus hemen bideoa.
- 2022ko ekainaren 29an
- Donostian, Tobacco Days liburu-dendan
«Ene anaia femeninoa» solasaldia
Danele Sarriugarte Mochales eta Leire Vargas Nieto
Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuaren inguruko solasaldia antolatu dugu, Harrotasunaren Egunaren biharamunean.Tsvetaievak sakon aztertzen du maitasun femeninoa, eta bereziki lotzen zaio elkar maite duten eta haur bat edukitzerik ez duten bi emakumeren kezkak definitzeari.
Joxe Mari Berasategik itzuli du liburua, Literatura Unibertsala bildumarako.
- 2022ko apirilaren 23an
- Donostian, Gipuzkoa plazan
«Landa aldeko neskak» irakurraldia, Liburuaren Azokan
Gema Lopez Las Heras, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Edurne Sagastume Yubero eta Mila Garmendia Imaz
Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Edna O'Brienen Landa aldeko neskak gonbidatu ditugu Donostia Kulturaren gunera. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Gema Lopez liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.- 2022ko apirilaren 22tik 25era
- Ikus hemen irabazleak eta galdetegiaren erantzunak
Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka
«Hiru idazle aske» solasaldia
Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gema Lopez Las Heras
Gidaria: Yasmin Khris
EIZIEk eta LABAko lagunek «Hiru idazle aske» solasaldia antolatu dute, Literatura Unibertsaleko azken hiru liburuen inguruan: Maryse Condéren Bihotza negar eta irri, Kate Chopinen Ekaitza eta beste 34 ipuin eta Edna O'Brienen Landa aldeko neskak.
Joxe Mari Berasategi Zurutuzak itzuli ditu lehen bi liburuak, eta Gema Lopez Las Herasek hirugarrena.
- 2022ko martxoaren 9an
- LABAn (Iruñea)