Karlos Zabalak irabazi du 2011ko Itzulpengintzako Euskadi Saria
Ivo Andritx idazle bosniarraren Na Drini cuprija (Zubi bat Drinaren gainean) eleberriaren itzulpenari esker, Karlos Zabalak irabazi du 2011ko Euskadi Literatura Saria itzulpenaren atalean. Karlos Zabala irundarrak Filologia eta Itzulpengintza ikasketak egin zituen, eta azken hamar urtean literatura itzultzea izan du lanbide, batik bat.
EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman argitaratua da Zubi bat Drinaren gainean. Bilduma horretako beste hiru liburu ere itzuliak ditu lehenago Karlos Zabalak: Jules Verneren Mikel Strogoff (2002), Émile Zolaren Parisen sabela (2004) Euskadi Sariaren irabazle 2005ean, eta André Malraux-en Esperantza (2008).