Langintza Xeheki: «Idazle bat, lau ahots eta itzultzaile bat: Pessoaren heteronimoak itzultzen», Isabel Etxeberria
Isabel Etxeberriaren artikulu bat argitaratu dugu Langintza Xeheki atalean: Idazle bat, lau ahots eta itzultzaile bat: Pessoaren heteronimoak itzultzen . Iñigo Roqueren Poemak pluralean antologia aztertu dut Isabel Etxeberria itzultzaileak, aukera ematen baitio lehenengoz euskaraz Pessoaren hiru heteronimoren poema mordoxka bat batera aztertu eta erkatu ahal izateko. Etxeberriak, izan ere, Roquek itzulpenean ahots bakoitzari nortasuna eta koherentzia ematen dioten hizkuntzazko ezaugarriak zein diren ikusi nahi izan du.