Artikulua 2tzul-en: "Erlatibozko atribuzioak"
Erlatibozko atribuzioak izeneko artikulua idatzi du Iratxe Goikoetxeak 2tzul blogean. Era honetako esaldiak ditu aztergai. "Indar handia duen gizona da" (= gizon indartsua, indar handiko gizona); "gaur egun Txekian bizi den musikaria da" (= gaur egun Txekian bizi da).
Goikoetxeak dioenez, "erlatibozko atribuzioen egitura azkar eta zabal hedatu da urteokin euskarazko produkzioan, eta erabilgarria da deskripzioak eta kalifikazioak egiteko", baina neurriz gain erabiliz gero "nahastu egiten ditugu esateko moduak, eta lanak izaten dira gero zer esan nahi den ulertzeko".