Xabier Olarrak euskarara itzuli du James Joyceren 'Ulysses'
Irailaren 7an, Xabier Olarra itzultzaileak Ulysses obraren lehen euskarazko itzulpena aurkeztuko du Koldo Mitxelena kulturunean, goizeko 11:00etan, eta, irailaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Agerre Teatroak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, Molly Bloom, emakume baten aurpegiak obra ekarriko digu euskaraz eta ingelesez, eleberriaren amaierako bakarrizketaren antzezlana. Bi ekitaldiak direla eta, liburutegiak Joycen obra ospetsuenen ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioez gain Ulises, Dublindarrak eta Artistaren gaztetako portreta , idazle irlandarraren bizitzaren eta lanaren inguruko ikerlanak ere hautatu ditu. Sorta hori liburutegiko lehen solairuko erakusmahaian dago eskuragarri.