“Itzulpenari laguntzeko teknologiak” ikastarorako matrikula irabazi nahi?

2014 Maiatza 27
“Itzulpenari laguntzeko teknologiak” ikastarorako matrikula irabazi nahi?

Txio baten truke, uztailaren 9an eta 10ean Baionan egingo den Itzulpenari laguntzeko teknologiak ikastarora doan joateko saria irabaz dezakezu, UEUk antolaturiko #saretu lehiaketari esker. Ostiral honetan amaitzen da parte hartzeko epea!

Hona hemen informazio guztia (ueu365ren ataritik, moldatua):

Zer egin behar da?

  1. Lehiaketan parte hartzeko, nahi beste txio bidali ditzakezu.
  2. Txio horretan, zure Twitterreko kontaktu bati mezu bat bidali behar diozu, Udako Ikastaro bat aipatuz.
  3. Txio horretan, 3 elementu dira derrigorrezkoak:
    • Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua, izenburuaren laburdura edo aipamena.
    • Udako Ikastaroen webgunerako lotura orokorra edo aipatzen duzun ikastaroaren lotura (kasu honetan: Itzulpenari laguntzeko teknologiak). Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
    • #saretu traola

Nola aukeratuko dugu irabazlea?

Parte hartu duen mezu bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu. Ondoren, zenbaki horien artean zozketa egingo dugu Random aplikazioaren bidez. Zozketa ekainaren 2an egingo da.

Saria

UEUren Udako Ikastaro baten matrikula DOAN.

Epea

Maiatzaren 26tik 30era

Saririk irabazten ez baduzue ere, gogoratu Itzulpenari laguntzeko teknologiak ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo dela ekainaren 29ra arte.