Puntuazioa, testuak antolatzeko giltza (2011)

Helburuak

Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.

Edukia

Ahozkotik idatzira, bidean galtzeke: puntuazio-ikurrak bide-seinale. Testuaren barne-osaera: oinarrizko eskema, paragrafoak, esaldiak, esaldi barruko informazio-banaketa, sintagmak. Sintaxi-egitura (puntuazioa antolatzaile) eta hitz-katearen “musika” (puntuazioa solfeo) bat eginak testuaren partituran: testua une oroz nondik nora doan eta nola irakurri (“interpretatu”) behar den adierazteko kodea. Puntuazioaren erabilera erabakigarrienen gida praktiko zehatza.

Metodologia

Azalpen orokor labur batean emango dira aplikazio praktikorako behar diren oinarriak (ez da behar inolako gramatika-jakituria berezirik: hizkuntza menderatzea aski). Gero, erabilera erabakigarrienen sailkapena egingo da, adibide argigarriz. Horiek garbi utzi ondoren, testu errealen gainean egingo da lana: erabilera okerrak detektatu, irakurketan eragiten dituzten kalteak nabarmendu, zuzendu edo konponbide egokiak saiatu, aukera anitzeko kasuak ikusi eta bakoitzaren abantailak aipatu...

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Noiz

2011ko otsailak 28 (09:30 - 14:00)
2011ko martxoak 1 (09:30 - 14:00)
2011ko martxoak 2 (09:30 - 14:00)

Ordu kopurua

Guztira 12 ordu

Non

Donostian, Ernest Lluch kultura-etxean (Amara auzoa)

Prezioa

Bazkideak: 58 euro
Bazkide ez direnak: 72 euro

Izena emateko epea

2011ko otsailak 14

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2011ko otsailaren 17a baino lehen jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.