Jokin Zaitegi XXII. itzulpen sariketa

2009 Azaroa 9
Jokin Zaitegi XXII. itzulpen sariketa

Literatura Nobel sariak euskaratzeko beka 2009 Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak , Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXIII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute. Aurten Herta Müller idazle errumaniar-alemanak idatzitako Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzularaziko da bekaren bidez.

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa horretan. Horretarako, obraren lehenengo orriak euskaratu beharko ditu, eta egindako lan horrexen hiru kopia bidali AED Elkartearen egoitzara, 2009ko abenduaren 18a baino lehen.

Lehen orri horiei dagokien jatorrizko testua antolatzaileek jarriko dute partehartzaileen esku, hauek eskatu ahala -telefonoz, idatziz nahiz e-mailez-. Internet bidez ere lortu ahal izango da testu hori, ondoko helbide honetan. Hor daude, halaber, bekaren oinarriak eta orain arteko irabazleen zerrenda.

Elkar etxeak argitaratuko du Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria euskaraz, 2010eko Durangoko Azoka baino lehenago.