EIZIEk, 30 urte
Tangoak dio hogei urte ezer gutxi direla, eta hogeita hamar ez dira askoz gehiago izango, baina asko dira euskal itzultzaile-interprete-zuzentzaileon historian, askitto. Izan ere, duela hogeita hamar urteko udazkenean sortu zen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE). Ez zen ezerezetik sortu, noski, baina orduantxe eratu zen elkartea, orduantxe egin sorrera-batzarra, orduantxe aurkeztu estatutuak. Orduz geroztik, urteak ez dira alferrik igaro, ezta urak ere. Zimurrak sakonago, baina elkartearen uren murmurrak ozenago. Urteurren honen kariaz, zenbait ekitaldi eta ekimen antolatuko ditu elkarteak. Aurrena, gure logorako eranskin bat sortu du Jone Lizarralde diseinatzaileak, ospakizunaren berri zabaltzeko, eta huraxe aurkeztu nahi genizueke gaurkoan. Aurrerago zabalduko dugu gainerako ekimenen berri. Adi egon, beraz. Zorionak guztioi.