«Laburdurak, siglak eta sinboloak. Zer berri?» ikastaroa (ATZERATUTA)


Irakaslea

Alfontso Mujika Etxeberria

Helburuak

Ohituta gaude itzultzaileok laburdurak, siglak eta sinboloak erabiltzen, eta, zorionez, adostasun aski zabala lortu da erabileran, baina badira oraindik zalantza eragiten diguten puntu txiki ugari. Arlo horretan dagoen estilo-libururik ezagunena EIMAren Ortotipografia da, duela ia 20 urte kaleratua. Argitaratu zenean aurrerapausoa izan zen, baina 20 urteotan ohartu gara zerbait osoagoa behar dela.

Euskaltzaindiak EBO egitasmoa (Euskara Batuaren Ortotipografia) abiatu zuen 2022an. Egitasmo horren lehen hiru atalak (laburdurak, siglak eta sinboloak) batzorde batean landu eta eztabaidatu ondoren, Osoko Bilkurari eman zitzaizkion, eta, han ere eztabaidatu ondoren, arau gisa onartu berri ditu Euskaltzaindiak.

Ikastaroan, hiru lan berri horien alderdi nagusiak aztertuko ditugu, eta, batez ere, puntu korapilatsuak eta berriak xehatuko, ikuspuntu praktikotik.

Non

  • Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
  • Bilbon, Euskararen Etxean

Noiz

  • Donostian, 2023ko apirilaren 25ean, 16:00etatik 19:30era
  • Bilbon, maiatzaren 9an, 16:00etatik 19:30era

Ordu-kopurua

Guztira, 3,5 ordu

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 40 euro
-Bazkide ez direnentzat: 55 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 50 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2023ko martxoaren 29tik apirilaren 13ra (biak barne)

IZENA EMAN

Oharrak

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2023ko apirilaren 18an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.