'Aldibereko', Donostiako Liburu Azokan, Liburuaren Nazioarteko Egunean
Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Idoia Santamaría itzultzaileak Ingeborg Bachmann-en liburuaz hitz egingo digu.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ingeborg Bachmannen Aldibereko (Literatura Unibertsala bilduma) izango dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean.
Sarrera gisa, Bego Montoriok Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri emango digu, eta, ondoren, Idoia Santamaría liburuaren itzultzaileak liburuaz jardungo du. Pasarte batzuk entzuteko aukera ere izango dugu.
- Parte-hartzaileak: Idoia Santamaría, Bego Montorio eta Edurne Lazkano
- Non: Gipuzkoa plaza (Donostia)
- Ordutegia: 16:30 - 17:15
Bestalde, apirilaren 23an, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa zabalduko dugu, eta sariak ere banatuko ditugu!


