Jardunaldia: Katalanez/valentzieraz, euskaraz eta galizieraz idatzitako literaturak Britainia Handiko argitalpen-merkatuan
2021eko ekainaren 3an (osteguna), online.
The translation of literatures in Basque, Catalan/Valencian and Galician: Internationalisation Strategies in the British Book Market
Helburua: Katalanez/valentzieraz, euskaraz eta galizieraz idatzitako literaturek Britainia Handiko argitalpen-merkatuan zer aukera eta erronka dituzten aztertzea.
Parte-hartzaileak (besteak beste):
- Itzulpen-politiketan eskumenak dituzten erakundeetako ordezkariak (Etxepare, Ramon Llull, Valentziako Generalitatea, Galiziako Xunta eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa)
- Gaur egun ingelesera itzultzeko merkatuaren buru diren hainbat argitaletxe independente (Comma Press, Fitzcarraldo Editions eta Peirene Press).
Olga Castrok (Warwick-eko Unibertsitatea) eta Laura Linaresek (Cork-eko Unibertsitate Eskola) antolatu dute jardunaldia, Londresko Cervantes Institutuaren laguntzaz.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.