"Vitoria-Gasteiz" Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak
2006
Uztaila
3
Hiru urte deialdirik gabe igaro ondoren, aurten berriro deitu dira Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte Literaturako Itzulpen Sariak, aipatu hiriko Udalaren eskutik. Sariotara 2003-2005 bitartean haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpen lanak aurkez daitezke datozen bi hilabeteetako epean. Haur eta Gazte sailetan bina sari ezarri dira, 6000 eta 3000 eurokoak. Ikus hemen oinarriak.