'Ez da erraza gizon on bat aurkitzea', Donostiako Liburu Azokan, Liburuaren Nazioarteko Egunean

2025 Apirila 11
'Ez da erraza gizon on bat aurkitzea', Donostiako Liburu Azokan, Liburuaren Nazioarteko Egunean

Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Itziar Otegi itzultzaileak Flannery O'Connorren liburuaz hitz egingo digu. (Argazkia: Antton Alza)


Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Flannery O'Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Literatura Unibertsala bilduma) izango dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean.

Sarrera gisa, Garazi Ugaldek Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri emango digu, eta, ondoren, Itziar Otegi liburuaren itzultzaileak liburuaz jardungo du. Liburuko pasarte batzuk entzuteko aukera ere izango dugu.

Bestalde, apirilaren 23an, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa zabalduko dugu, eta sariak ere banatuko ditugu!