«Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa - 2025

2025 Urria 23
«Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa - 2025

Donostian, azaroaren 20an. Irakaslea: Idoia Santamaría


Helburua: Txanpero, paipo edo koltxoneta sendo samarra beharko dugunez itzulpen automatikoaren olatu gainean tente eusteko, saiatuko gara ikusten zertan den mesedegarri eta zertan oztopo itzulpen automatikoa egunero egin behar izaten ditugun itzulpenetan. Eta ikusiko dugu orobat zer arazo eragiten dizkigun itzulpen automatikoarekin batera sortu den postedizio izen ponpoxo-tranpatiak.

Ez dugu formula magikorik aurkituko, baina saiatuko gara igerian jarraitzeko behar ditugun trepetak hobeto ezagutzen.

Ez ahaztu uretarako betaurrekoak, ur azpian ere begiak zabalik jarraitzeko.

Irakaslea: Idoia Santamaría

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko azaroaren 20an

Ordutegia: 16:00 – 19:30

Izena emateko epea: 2025eko urriaren 23tik azaroaren 5era, biak barne

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko azaroaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.