'Frankenstein'en bisita izan genuen Donostiako Liburu Azokan
Atzo, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Literatura Unibertsala bilduma Donostiako Gipuzkoa Plazan izan zen bigarren aldiz, Donostia Kulturaren gunean. Aurtengoan, Frankenstein obra ezagunari egin nahi izan genion tartea, liburua argitaratu zenetik 200 urte bete direla aitzakiatzat hartuta. Ordubeteko tartean, Iñigo Errasti Frankensteinen euskararako itzultzaileak liburuaz, Mary Shelley egileaz eta itzulpenaz hitz egin zigun, eta liburuko hiru pasarte entzuteko plazera izan genuen itzultzailearen beraren, Idoia Gillenea EIZIEko lehendakariaren eta Leire Otxotorena elkartekidearen ahotsean. Garazi Ugaldek, berriz, bildumaren nondik norakoen berri eman zuen.
Ikus hemen ekitaldiaren kronika.