ItzuL posta-zerrendak 1.000 harpidedun!

2012 Maiatza 29
ItzuL posta-zerrendak 1.000 harpidedun!

1998ko abenduaren 8an sortu zuen EIZIEk ItzuL posta-zerrenda , eta 2012ko maiatzaren 28an mila harpidedun izatera iritsi da. Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta bestelako ari dira, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez jakintza partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Bost urte betetzerako (2003), laurehundik gora harpidedun zituen ItzuLek. Hamar urte betetzean (2008) zortziehun baino gehiago. Geroztik ere gora eta gora egin du harpidedun-kopuruak, milagarrenera iritsi arte.

EIZIEk eskerrak eta zorionak eman nahi izan dizkie zerrendakide guztiei, egunez egun eta mezuz mezu lankidetza-esparru hau eraiki, biziarazi eta zaindu dutelako.