'Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk' lantegia, Bego Montoriorekin
Komikiak itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Bego Montorio itzultzailearekin: «Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk».
Donostian izango da, maiatzaren 3an, 16:00etatik 20:00etara.
Komikia: bederatzigarren artea, literatur genero berezi bat ? Definizioetan luzatu gabe, itzultzaileontzat funtsezkoena den horri begiratuko diogu ikastaro labur honetan: zer itzuli behar da komiki batean?, ba al dute ezaugarri berezirik komikietako testuek?, zer itzulpen estrategia lehenetsi daitezke?
Eztabaida eta itzulpen praktika laburrak uztartuz, galdera horien erantzunak topatzen saiatuko gara.