Josu Barambonesen doktorego tesiaren defentsa
Doktorego tesiaren defentsa: La traducción audiovisual en ETB-1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil. Egilea: Josu Barambones Zubiria, EHUko irakaslea eta EIZIEko kidea. Data eta ordua: 2009ko irailaren 15eko 11:30etan Tesi honen bitartez egileak ikerketa hutsune bat behar bete nahi izan du, hain zuzen ere, euskaraturiko ikus-entzunezkoen alorrean gertatzen den bat. Harrointzat hartu ditu itzulpen ikerlan deskriptiboek ematen dituzten tresnak; hala, ikerlanean ETBren 1. kateak eskainitako inoren ekoizpenen kartografia eskaintzeaz gain, euskaraturiko ikus-entzunezko ekoizpenen gaineko ikuspegi panoramikoa ere eskaintzen du.
ETB-1ek 2006an eskainitako ikus-entzunezko euskaratuen katalogotik abiatuta, ikerlanaren testu corpusa eratzeko jatorriz ingelesez ekoizturiko bi animazio sailetako bosna atal aukeratu ditu tesigileak. Testuaren analisi deskriptiboa eta konparatiboa egiteko, ikus-entzunezko testuaren berezitasunak kontuan izaten dituen analisi eskema bat diseinatu du, batera osagai linguistikoak eta zinematografikoak ikergai hartzen dituena. Hala, ikus-entzunezkoak ingelesetik euskarara aldatzean erabili ohi diren arau eta teknikak identifikatu ahal izan ditu.
Bestalde, tesi honen osagai garrantzizkoenetako bat da testu itzulietan erabiliriko hizkuntz ereduak eta jatorriz euskaraz idatzitako testu batenak buruz buru analizatzea eta erkatzea.