«Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako» ikastaroa, izena emateko epea zabalik
«Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin. Ikastaro bera bi lekutan eskainiko dugu: Donostian eta Gasteizen (EHUn). Guztira 16 ordu izango ditu, 4 orduko 4 saiotan banaturik.
Edukia: Lehenik eta behin, funtzio informatiboak funtzio gramatikaletatik bereiztea da kontua: gramatikaren fabrikak ematen dizkion adreilu gordinekin etxea (esaldia) egoki antolatzea, semantikaren eta pragmatikaren eskakizunen arabera. Adierazi nahian dabilen hori irakurleari argi ematea da testugilearen eginkizuna. Horretarako, hainbat alderdi zaindu behar ditu, eta, bereziki, kohesioari hots, diskurtsoko osagaien arteko loturari dagozkionak: hitzordena, galdegai/mintzagai katea, anaforak, puntuazioa
Noiz eta non:
- Donostian, Kirol Etxean: 2014ko maiatzaren 28an eta 29an, eta ekainaren 4an eta 5ean.
- Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean: 2014ko ekainaren 11n, 12an, 18an eta 19an.
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Prezioa: Bazkideak, 165,00 // Ez bazkideak, 245,00
Izena emateko epea: 2014ko maiatzaren 12tik 19ra, biak barne