EIZIE elkartearen 2010eko Batzar Nagusia

2010 Martxoa 4
EIZIE elkartearen 2010eko Batzar Nagusia

EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2010eko martxoaren 6an egingo du urteko Batzar Nagusia, Hendaian.

Ohi bezala, zuzendaritza batzordeak joan den urteko ekimenen berri emango du, eta elkarteak aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere eztabaidatuko ditu batzarrak. Elkartearen estatutuak eguneratzea ere proposatuko du zuzendaritzak.

Eguna: 2010eko martxoak 6 (larunbata), 9:30ean hasita.

Lekua: Hendaiako Antoine d'Abbadie aretoa