"Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza" ikastaroa: izena emateko epea zabalik
Helburuak Helburuak Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea. Irakaslea Juan Garzia Garmendia
Noiz
2011ko otsailak 28 (09:30 - 14:00)
2011ko martxoak 1 (09:30 - 14:00)
2011ko martxoak 2 (09:30 - 14:00)
Non
Donostian, Ernest Lluch kultura-etxean (Amara auzoa)
Prezioa
Bazkideak: 58 euro
Bazkide ez direnak: 72 euro
Informazio gehiago
Helburuak, edukia eta metodologia
Izena emateko epea
2011ko otsailak 14
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2011ko otsailaren 17a baino lehen jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.