«Leiho Morea: Zer da, eta zertarako erabil dezaket?» (online saioa)

2026 Urria 19
«Leiho Morea: Zer da, eta zertarako erabil dezaket?» (online saioa)


Helburua: Leiho Morea atariak feminismoaren alorrean azken urteetan sortu diren idatzizko eta ikus-entzunezko edukiak biltzen ditu, eta bi atal ditu: hiztegia, batetik, eta edukien bilduma edo corpusa, bestetik. Erabilgarria da ohiko jardunean feminismoarekin lotutako edukiak sortzen aritzen direnentzat: itzultzaileak, kazetariak, mugimendu feministako kideak, idazleak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, berdintasun-teknikariak… Eta baliagarria da, noski, ikerketarako, corpusaren atala iturri oparoa baita euskararen eta feminismoaren beraren azken urteetako bilakaera aztertzeko.

Saio honetan, Leiho Morearen atzean dauden edukien berri emango dugu, eta hiztegiak eta corpusak eskaintzen dituzten aukerak azalduko ditugu.

Aurkezlea: Amaia Astobiza Uriarte

Noiz: 2026ko azaroaren 4an

Non: ZOOM plataforman

Ordutegia: 16:30 - 17:45

Prezioa: Doan

Izena emateko azken eguna: 2026ko urriaren 26a

  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna
  • 2026ko urriaren 28an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN