Euskara Batuaren Eskuliburua, saio praktiko bat (Donostian eta Bilbon)
EIZIEk eta Euskaltzaindiak EBEri buruzko bi saio antolatu dituzte, lankidetzan.
Gaia: Euskara Batuaren Eskuliburua ongi erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira.
Nork: Andres Alberdik gidatuko du saioa, EBEren batzordeko buruak.
Noiz eta non: irailaren 24an (Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan) eta 26an (Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan).
Ordua: 17:00etatik 18:30era.
Saioak dohainik izango dira, baina izena eman behar da, irailaren 18a baino lehen, hemen. EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
Irailaren 20an jakinaraziko dizuegu lekurik baduzuen saiora etortzeko.