Idazlea Itzultzaileen Lantegian. «Danele Sarriugarte: 'Erraiak' besteratzen»
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere Idazlea Itzultzaileen Lantegian itzulpen-tailerra antolatu du EIZIEk, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.
Aurten bertan argitaraturiko opera prima bat izango dute itzulgai lantegian parte hartuko duten itzultzaileek: Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren pasarte bat. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko du testua, Esti Lizasok, katalanera, eta gaztelania izango dute xede bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek ere.
Jendaurreko ekitaldiak
Lantegiaren emaitza urriaren 22an aurkeztuko dute jendaurrean lantegikideek, Donostiako Garoa Kultur Lab liburu-dendan, arratsaldeko 19:00etan.
Bigarren aurkezpen bat ere egingo dute jendaurrean, Parisen, urriaren 24an. Lantegia amaitu berritan abiatuko dira harantz, eta Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea izango dute agertoki, Miren Ibarluzea bertako irakurlearen laguntzarekin.