Literaturia 2019: «Mundutik euskarara labur-labur» lantegiko testu euskaratuak
2019
Ekaina
5
Maiatzeko bigarren asteburuan itzulpen lantegia egin genuen Zarauzko Literaturian. Zortzi itzultzailek jardun zuten hamaika sorburu hizkuntzatatik testu laburrak itzultzen, eta lan horren emaitza izan zen «Mundutik euskarara labur-labur» irakurraldi eleaniztun musikatua. EIZIEren webgunean jarri ditugu testu itzuliak, PDF batean, kronika batekin batera.