Giza itzulpenaren aldeko kanpaina abiarazi du ATRAE elkarteak
'Por una traducción humana' kanpainak adimen artifizialak ikus-entzunezkoetan nola eragiten duen erakustea du helburu, eta manifestu bat sinatzeko gonbitarekin dator.
Hamar ikus-entzunezko laburretan, sormenaren alorreko zeinahi itzulpenetan adimen artifiziala erabiltzailearen kalteak azaleratu ditu ATRAE elkartean horretarako prestatu duten webgunean, formatu desberdinetan eta argudio ugariren bitartez.
Adierazpen bat sinatzeko gonbita ere egin die ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat eragileri: itzultzaileei, ikus-entzuleei, zinegileei, produktoreei, kate eta plataformei, erakundeei, unibertsitateei eta gizarteari oro har, guztiona baita arazoa.


