'Gailur Ekaiztsuak', Donostiako Liburu Azokan

2019 Apirila 15
'Gailur Ekaiztsuak', Donostiako Liburu Azokan

'Gailur Ekaiztsuak' eramango dugu aurten Gipuzkoa Plazako azokara, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

Noiz: apirilaren 23an, goizeko 10:30ean hasita, ordubetez. 

Non: Gipuzkoa Plazako Liburu Azokan, Donostia Kulturaren gunean.

Irene Aldasorok ekarri zuen euskarara Emily Brontëren liburu ezaguna, 2017an, Literatura Unibertsala bildumarako, eta azokan izango da itzultzailea bera ere, liburuari buruz solasean. Bildumari buruzko sarrera labur bat ere egingo dugu aurretik, bildumaren ibilbidearen berri emateko. Ondoren, liburuko zenbait pasarte irakurriko dituzte EIZIEko bizpahiru kidek.