Literatur itzulpena: bi lan saio
Literatur itzulpenaren alorrean bi lan saio antolatu zituen ItzulBaitak 2008ko ekainean, bat literatur itzulpenak baloratzeko irizpideez eta beste bat azken hamarkadan euskarara egindako literatur itzulpenez. Lan saio horien berri ItzulBaitaren web guneko Jarduerak atalean dugu irakurgai, "Lan saioaren laburpena" dokumentuetan ondorio nagusiak eta Lan saioaren narrazioa dokumentuetan parte hartzaileek egindako ekarpen guztiak. Eskura ditugu, halaber, M. Lopez Gasenik irizpideei buruzko saiorako prestaturiko txostena eta Anjel Lertxundik literatur itzulpenen azterketa saiorako eginiko ekarpen idatzia.
Literatur itzulpenak baloratzeko irizpideak
Literatur itzulpenak maiz baloratzen dira (bekak, sariak, literatur kritikak...), baina balorazio horiek egiteko zer irizpide erabiltzen diren gutxitan esplizitatzen da. Bada, gai horren gaineko gogoeta saioa egiteko asmotan bildu zituen ItzulBaitak mahai baten inguruan zenbait itzultzaile eta kritikagile.
Txostengilea: M. Lopez Gaseni.
Mahaikideak: M. Aierbe, literatur kritiken egilea; B. Arrizabalaga, itzultzailea; I. Errea, itzultzailea; M. Garmendia, itzultzailea; A. Irizar, itzultzailea.
Moderatzailea: I. Otegi, itzultzailea.
Azken urteotako literatur itzulpenen azterketa
Euskarazko literatur produkzioan itzulpenak azken hamarkadetan hartu duen garrantzia kontuan hartuta, ezinbestekoa irizten dio ItzulBaitak itzulpen horien kalitateari buruzko gogoeta sustatzeari, eta horren lehen pauso modura antolatu zuen lan saio hau.
Mahaikideak: B. Arrizabalaga, itzultzailea; A. Irizar, itzultzailea; Anjel Lertxundi, idazlea; K. Navarro itzultzailea.
Moderatzailea: B. Montorio, itzultzaile eta ItzulBaitako arduraduna.