EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean

2013 Urria 28
EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean

EIZIEk aurkezpen ekitaldi bat antolatu du EHUko Letren Fakultatean , bereziki Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleei elkartearen berri emateko asmoz. Noiz: 2013ko urriaren 29an, asteartea, eguerdiko 13:00etan. Non: EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan. Aurkezleek –biak ere Itzulpengintzan lizentziatuak eta EIZIEko kideak–, elkartearen berri eman, eta beren ibilbideaz jardungo dute, elkartearekiko harremana ere aipatuz. Iñigo Errasti, Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaile ogibidez, literatur itzulpenean ere ari da. Ane López, itzultzaile autonomoa, lokalizazioaren esparruan aritzen da batik bat.