Etxepare: Zabalik da literatura obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko deialdia

2022 Otsaila 8
Etxepare: Zabalik da literatura obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko deialdia

Laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira.


Jatorriz euskaraz idatzitako literatura nazioartean sustatzea du Etxeparek xedeetako bat. Horretarako, ezinbesteko dira atzerriko hizkuntzetara itzulitako laginak izatea, eta, hala, atzerrian sustatzeko aproposak izan daitezkeen literatura-lanen laginak proposatzeko deialdia atera du aurten, lagin horiek atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen. Laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira, eta ez dira izango liburuaren % 15 baino luzeagoak.

Idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1ean zabaldu da eta diru zuzkidura amaitzen denean amaituko da.

Etxepare Euskal Institutuak 8.000 euro bideratuko ditu proposatutako laginak itzultzera; gehienez ere 400 euro bideratuko dira itzulpen bakoitzera. Bestalde, idazle baten bi lagin itzuli ahal izango dira gehienez deialdi honen bidez, argitaletxe edo editore batek lau lagin aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta itzultzaile batek lau lagin itzuli ahal izango ditu gehienez.

Ikus deialdia hemen.