Euskal itzulpengintzaz, Eslovenian
Iaz antolaturiko Itzultzaile Berriak programaren harira, aurten, Eslovenian izan dira EIZIEko bi ordezkari, euskal kulturaren zabalkundeari eta itzulpengintzari buruzko solasaldietan. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, 2017ko azaroaren 21etik 24ra bitartean, Elizabete Manterola Agirrezabalagak eta Arantzazu Royo Manterolak Ljubljanan eta Nova Gorican antolaturiko saioetan parte hartu dute, eta Barbara Pregelj esloveniar itzultzaile, argitaratzaile eta irakaslea izan dute bidelagun, «itzultzaile berri»etako bat, hain zuzen.