Editoriala: Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
EIZIE Elkarteak, Senez itzulpen-aldizkariaren argitaratzaile den aldetik, bat egiten du ondoko agiriarekin: Editoriala: Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterak ordua Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. (...) Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Eta instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dugu. Herri erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzera gatoz. (...) Gure gizartearen garapena ezin delako porlana eta azpiegitura handien garapenari lotu. Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek, erakunde publikoetatik euskarazko hedabide ez publiko guztietara lau urtetan bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua eta euskal kulturak ere bai. Hemen duzue agiria osorik